Angeluko portuko estropada irabazi du Badok 13-k

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 17a, 14:00

Badok 13ko arraunlariak bandera astintzen Angelun. (Chicho Toñi)

Arraunlari beteranoen estropadak jokatu ziren larunbatean Lapurdiko herri horretan, eta oriotarrak nagusitu ziren. 

Angeluko Portuko estropadak jokatu zituzten pasa den larunbatean Lapurdiko herrian. Arraunlari beteranoen etropadan 18 ontzi aritu ziren lanean. Lanak egiten azkarrena Badok 13 trainerua izan zen, bigarren egin zuen Zumaiaren, eta hirugarren egin zuen Santurtziren aurretik.

Oriotarrek bigarren ontzia eraman zuten, eta beraien kategorian bigarren izan, lehen postuan sailkatu zen Zumaia B-ren atzetik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide