Larunbatean eta igandean jokatu da Donostiako uretan Espainiako traineru txapelketa. Larunbatean sailkatze estropadak jokatu zituzten eta finalak igandean.
Orioko Arraunketa Elkarteak emakumeen txapelketan hartu du parte aurtengo edizioan. Larunbateko sailkatze estropadan bere txanda irabazi eta gero, finalerako txartela eskuratu zuten oriotarrek.
Igande goizean jokatutako finalean Donostia Arraun, Donostiarra eta Astillero izan zituzten aurkari horiek. Aurretik Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketan gertatu bezala, Donostia Arraun Lagunak izan zen nagusi Espainiako txapelketan ere, 24:18,82 denborarekin. Bigarren izan zen Orio donostiarrekiko 28 segundora, hirugarren Donostiarra, eta laugarren Astillero.
Gizonetan Bermeo izan zen irabazlea.