Giro paregabea izan dute Mefsst jaialdian

Jabi Gonzalez Toston

Eguerdi partean elkartu dira parte hartzaileak Etxeluze gaztetxean eta ordu txikiak arte luzatu dute festa. Eguraldia lagun, kalean egin dute bazkaria.

Urola Kosta osoko hainbat lagun elkartu ziren atzo Orioko Etxeluze gaztetxean Mefsst jaialdiaren bueltan. 13:00etarako zuten jarria hitzordua marianitada egiteko eta bazkaria ere egin zuten kalean eguraldia lagun zutela. Hala, gustura aritu ziren lagun artean.

Bazkalostean, Zarauzko Arraio irratiko Patiyoko Atzuak saioa egiten duten esatariek zuzenean eskaini zuten bertaratuen gozamenerako eta ondoren gaztetxe barruan jarraitu zuten jaialdia. Dragmela ikuskizuna izan zuten iluntzean eta zuzeneko musika emanaldiak ere bai gauean. Azkenerako, ordu txikiak arte luzatu zuten festa.

Argazkiak: utzitakoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide