Zaharren Babeslekuak antolatuta Gasteizera egunpasan izan dira 45 herritar

Andrea Zipitria 2024ko eka. 16a, 12:30

Zaharren Babeslekuko kideak Gasteizen.

Zaharren Babeslekuak antolatuta, Gasteizen izan dira egunpasan herriko 45 jubilatu. "Ederki" pasa dutela azaldu dute antolatzaileek.

Gasteizera irteera egin zuten ostegunean Zaharren Babeslekuko kideek. Goizean, 9:00etan irten ziren Oriotik, eta Gasteizera iritsita bertako katedrala bisitatu zuten jubilatuek, ondoren bazkaltzera joan ziren Portalo jatetxera. Guztiek ere "ederki" pasa zutela azaldu dute antolatzaileek. 45 lagun elkartu ziren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide