Anibarko Portuko auzotarrek dena prest dute beste urte batez jaiekin gozatzeko. Ekainaren 21ean, ostirala, trikipoteoa eginez hasiko dituzte festak iluntzean, eta hurrengo egunean, larunbatean, goizetik gauera izango da zer gozatua auzoan.
Ohi bezala, auzotarrek antolatu dituzte ekintza guztiak, eta beste urteetako egitarauari eutsi diote aurtengoan ere. Larunbatean lagun arteko bazkaria eta afaria izango dira, eta gogorarazi dute nork bere janaria eraman behar duela, eta baita parrilla egongo dela ere.
Honakoa da egitaraua:
Ekainak 21, ostirala:
- 20:00. Buruhandiak eta trikipoteoa.
Ekainak 22, larunbata:
- 11:00. Puzgarriak eta apar festa.
- 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan.
- 12:30. Sardina-jana eta sagardoa txotxetik, trikitilariekin.
- 13:30. Tortilla patata lehiaketa eta dastaketa.
- 14:30. Lagun arteko bazkaria.
- 16:30. Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana.
- 21:30. Lagun arteko afaria.
- 22:30. DJa.