Urola Kostako Mintzalagun programaren amaiera ekitaldia izango da gaur arratsaldean

Andrea Zipitria 2024ko eka. 13a, 10:15

Mintzalagun programaren itxiera ekitaldi bat.

Gaur arratsaldean Urola Kostako Mintzalagun programaren amaierako ekitaldia izango da Salatxo aretoan. Apaxi ipuin kontalari zarauztarrak bakarrizketa emango du, eta mokadua izango da jarraian bertaratzen direnentzat.

Urola Kostako Mintzalagun programari amaiera emango dion ekitaldia izango da gaur, 18:30etik aurrera, Salatxo aretoan. Hitzordua Apaxi ipuin kontalari zarauztarraren bakarrizketarekin ekingo zaio. Ondoren, mokadua edukiko dute bertaratzen diren guztiek.

Mintzalagun programan parte hartzen dutenentzat antolatutako ekitaldia da izatez, baina antolatzaileek iragarri dutenez, nahi duen orok izango du bertaratzeko aukera.

Urola Kostako AEK arduratzen da programa dinamizatzeaz, eta gaur egun, guztira, 27 mintzalagun talde daude aktibo eskualde osoan, eta 100 lagun inguru dabiltza talde horietan. Orioren kasuan, bost mintzalagun talde izan dira martxan aurten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide