Pasa den asteburu honetan, OBBk Ohorezko Mailako Softbol Liga Nazionalaren azken faseko bigarren jardunaldia jokatu zuen Valentziako CBS Antorcharen aurka, eta etxeko taldeak "merezitako" bi garaipen lortu zituzten.
Lehen partidako markagailua OBBk estreinatu zuen lehen sarreran, eta gogor ekin zion, hutseko defentsarekin eta partidako lehen lasterketa lortuz . "Aurrera egin ahala, oriotarrek valentziarrak 0 puntura mantentzea lortu zuten, bosgarrenean Amane Erkiziaren danbatekoarekin partida bukatuz. Honek, OBBren aldeko 7-0eko emaitzarekin bukatzea lortu zuen", azaldu dute taldekideek.
Bigarren partida beste era batera jokatu zen, Antorchak bere aldeko hiru lasterketa lortu baitzituen lehen sarreran. Ondoren, oriotarrek partidako lasterketak egin zituztenean, eta markagailua estutu zuten 3-2 kokatuz, baina aldea desagertu egin zen hurrengo sarrera 3-3 berdinduz. Hala ere, partidak "bizirik" jarraitu zuen, eta oriotarrek bi lasterketa egitea lortu zituzten. Hala, 5-4 emaitzarekin bukatu zen partida.
Hurrengo jardunaldia ekainaren 23an edukiko dute oriotarrek. Didma Rivas izango dute aurkari.