Bihar, ezohiko batzarra egingo du Orioko Futbol Taldeak 19:30ean Salatxo aretoan, eta bertan zuzendaritza berria izendatuko da. Aurreratu dutenez, hautagaitza bakarra aurkeztu da, eta beraz, zuzenean egingo da prozesua. Zazpi kideek osatuko dute Orioko Futbol Taldearen elkarteko zuzendaritza. Gaizka Uranga izango da lehendakaria, eta Joseba Iribarrek, berriz, lehendakariorde postua hartu du. Idazkari lanak egingo ditu Oier Astigarragak, eta bokalak izango dira lau: Itziar Irastorza, Yon Ander Arocena, Xabier Requejo eta Ibai Azpiroz.