Salatxo abesbatzak Artzai Onaren Katedralean abestuko du igande honetan

Onintza Lete Arrieta

Salatxo abesbatzako kideak, moilan kantari.

Unai Manterola Orioko parrokoa izandakoak ospatuko du 12:00etako Meza Nagusia, eta han parte hartuko du Orioko abesbatzak.

Igande honetan Donostiako Artzai Onaren Katedralean ariko dira kantuan Salatxo abesbatzako kideak. 12:00etako Meza Nagusian abestuko dute, eta Unai Manterola Orioko parrokoa izandakoak ospatuko du elizkizuna.

Abesbatzako kideek Gukari jakinarazi diote mezari amaiera emateko Händelen Aleluya abestuko dutela, eta "oriotar guztiak" gonbidatu dituzte elizkizunean parte hartzera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide