Ia 100 haur eta gaztetxo hasi dira San Joan Bezperako Sorgin Dantza prestatzen

Onintza Lete Arrieta

Haur batzuk, asteartean Sorgin Dantzarako entseguan. (Onintza Lete Arrieta)

Asteartean egin zuten aurreneko entsegua Kosta Tailerrean, eta gaur izango dute bigarrena.

Ekainaren 23an, San Joan Bezpera izaki, Sorgin Dantza egiten dute Orion suaren bueltan, eta saioa prestatzeko aurreneko entsegua asteartean egin zuten herriko umeekin.

Ia 100 haur eta gaztetxo elkartu ziren, eta taldetan banatuta, 19:00etatik 20:00etara aritu ziren koreografiak ikasten Kosta Tailerrean. Gaur, osteguna, izango da bigarren entsegua, ordu eta toki berean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide