'Ketariatik mundura' formatu txikiko pastorala ikusteko aukera izango da bihar

Andrea Zipitria 2024ko eka. 7a, 09:00

Zuberoako pastoralaren eredua du, baina formatu txikikoa. Plazan izango da Juan Sebastian Elkano marinela eta lehen mundu bira hizpide dituen obra.

Ketariatik mundura izena duen formatu txikiko pastorala Oriora iritsiko da bihar. Zuberoako pastoralaren eredua du, baina formatu txikikoa da. Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori aktoreek eta Mixel Etxekopar eta Jean Kristian Galtxetaburu musikariek eskainiko dute emanaldia, 19:00etan hasita, herriko plazan.

Juan Sebastian Elkano marinel getariarra eta lehen mundu bira izango ditu hizpide formatu txikiko pastoralak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide