Urola Kostako Mintzalagun programaren amaiera ekitaldia Orion egingo da

Andrea Zipitria 2024ko eka. 9a, 12:00

Mintzalagun programaren itxiera ekitaldi bat.

Ekainaren 13an, ostegunarekin, jarri dute hitzordua. Apaxi ipuin kontalari zarauztarrak bakarrizketa emango du, eta mokadua izango da jarraian bertaratzen direnentzat.

Urola Kostako Mintzalagun programari amaiera emango dion ekitaldia Orion egingo da aurten, ekainaren 13an, ostegunarekin. Hitzordua Apaxi ipuin kontalari zarauztarraren bakarrizketarekin ekingo zaio. Salatxo aretoan izango da, 18:30etik aurrera. Ondoren, mokadua edukiko dute bertaratzen diren guztiek.

Antolatzaileek iragarri dutenez, Mintzalagun programan parte hartzen dutenentzat antolatutako ekitaldia da izatez, baina nahi duen orok izango du bertaratzeko aukera.

Urola Kostako AEK arduratzen da programa dinamizatzeaz, eta gaur egun, guztira, 27 mintzalagun talde daude aktibo eskualde osoan, eta 100 lagun inguru dabiltza talde horietan. Orioren kasuan, bost mintzalagun talde izan dira martxan aurten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide