Danbolin musika eta dantza eskolako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldiak egingo dituzte datorren astean

Andrea Zipitria 2024ko eka. 9a, 09:30

Ekainaren 13tik 19ra bitartean izango dira ikasturte amaierako kontzertuak. Dantza ekitaldia Arraunetxen, eta beste emanaldi guztiak Kultur Etxean egingo dituzte.

Ekainaren 13tik 19ra, ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte Danbolin musika eta dantza eskolako instrumentu eta dantza ikasleek. Urte osoan zehar ikasitakoa jendaurrean erakutsiko dute ikasleek, eta antolatzaileek azaldu dutenez, gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen. Hori dela eta, herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 13, osteguna

  • Instrumentu kontzertua, 18:00etan, Kultur Etxean.
  • Instrumentu kontzertua, 19:00etan, Kultur Etxean.

Ekainak 14, ostirala

  • Dantza ekitaldia, 17:00etan, Arraunetxen.
  • Instrumentu kontzertua, 18:30ean, Kultur Etxean

Ekainak 17, astelehena

  • Instrumentu kontzertua, 18:00etan, Kultur Etxean.

Ekainak 18, asteartea

  • Kontzertu pedagogikoa, 17:00etan, Kultur Etxean.
  • Instrumentu kontzertua, 19:00etan, Kultur Etxean.

Ekainak 19, asteazkena

  • Instrumentuko kontzertua, 19:00etan, Kultur Etxean.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide