Udako surf jaialdia ospatu zuten igandean, Antilla hondartzan, Orioko Surf Taldeak antolatuta. Antolatzaileek iragarri dutenez, inoizko emakume gehien bildu ditu aurtengo zitak, eta giro "ezin hobea" sortu zen.
Hain zuzen, 16 parte hartzaile izan zituen emakumezkoen txapelketak. 20tik gora haurrek hartu zuten parte 12 urte azpiko eta 16 urte azpiko kategorietan. Beste hainbeste izan ziren gizonezkoen kategorian, eta hainbat proba "festa giroan" egin zituzten. Hala nola, taldekakoa, eta arraunketa lasterketa.
Emakumeetan txapelduna Aurora Makazaga izan zen, bigarren egin zuen Amaia Loidik, eta podiumeko hirugarren postua izan zen Malen Atxegarentzat. Laugarren, berriz, Nora Solanok bukatu zuen. 16 urte azpiko kategorian, Lur Iglesias izan zen txapelduna, bigarrena Xuban Mujika, hirugarrena Diego Duran eta laugarrena Ekai Lazkano.
12 urtez azpiko kategorian, berriz, Manex Mujika izan zen txapelduna, Xabi Puertasek egin zue bigarren, eta Aimar Ikutza eta Asier Gaztañazpi izan ziren, hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.
"Hunkigarria" izan zen sari banaketa. Aipatutakoez gain, hiru aipamen berezi eman zituzten. Nerea Custodiok, Beñat Arrillagak eta Amaia Loidik jaso zituzten horiek. Adin guztietako 40 lagun inguruk elkarrekin egindako parrillada batekin bukatu zen Udako Surf Jaia.
Argazkiak: Orioko Surf Taldea