Larunbatean amaitu zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga Legution (Araba) jokatutako estropadekin, eta aldi berean, modalitate horretako Gipuzkoako Txapelketa ere lehian izan zen. Orio Arraunketa Elkarteak hogeita bi ontzi eraman zituen hitzordura, eta beste behin, emaitza bikainekin etxeratu ziren oriotarrak.
Gipuzkoako Txapelketari dagokionez, bost garaipen lortu zituzten oriotarrek, eta baita zilarrezko sei domina eta brontzezko lau domina ere. Ligako sailkapen orokorrean ere, dotore gelditu dira: infantilek txapela erdietsi dute, kadeteak bigarren izan dira, eta hirugarren, berriz, jubenilak, absolutuak eta beteranoak.
Infantilen zortzi ontzi, kadeteen sei, jubenilen zazpi eta ontzi absolutua aritu ziren lehian larunbatean Legution.