Atzo, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen Hondarribian, eta beteranoak izan ziren estropada jokatzen lehenak. Bada, Badok 13k irabazi du aurtengo Gipuzkoako txapelketa 10:56,97 denbora egin eta bigarren sailkatu zen Fortunari bederatzi segundoko aldea aterata. Hirugarren izan zen Illunbe 11:10,47 denborarekin. Laugarren egin zuten zumaiarrek, 11:18,31 denborarekin.