Orioko Udalbatzak bihar, osteguna, egingo du maiatzeko osoko bilkura udaletxeko udalbatzar aretoan 19:30ean hasita.
Zortzi puntuko gai zerrenda osatu dute, eta horien artean, musika eskolako 2024-2025 ikasturteko tarifak izango dituzte hizpide. Hona hemen zerrenda osoa:
1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2024ko apirilaren 25eko ohiko bilkuraren aktaren zirriborroa.
2. 2024ko lehenengo hiruhileko berankortasun-txostenaren berri ematea.
3. 2024ko udal-aurrekontuaren lehenengo hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
4. Onartzea, egoki bada, Orioko Musika Eskola publikoaren 2024-2025 ikasturteko musika-irakaskuntzaren tarifak.
5. Lehen onarpena ematea, egoki bada, izaera urbanoko lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari.
6. Onartzea, egoki bada, Orioko etxez etxeko zaintza-zerbitzuaren kontratuaren prezioaren berrikuspena.
7. Onartzea, egoki bada, 2025eko herriko jaia.
8. Onartzea, egoki bada, “EUSKARAZ HOBETO! Orioko Udalaren erabilera-plana 2024-2027”.
9. Eskariak eta galderak.