Aparkatzeko Udal Txartelak eskuragarri daudela iragarri du udalak

Andrea Zipitria

Zirkulazio zerga helbideratuta dutenek etxean jasoko dute txartela egunotan. Gainontzeko herritarrek, udaletxean jaso beharko dute.

Orioko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, dagoeneko ari dira Aparkatzeko Udal Txartelak etxeetara bidaltzen. Zirkulazio-zerga helbideratuta dutenei bidaliko diete txartela etxera. Gainontzeko herritarrek, udaletxean jaso beharko dute txartela.

Pegatinak ibilgailuaren matrikula duela gogorazi du udalak, eta horregatik, ezin dela eskualdatu. Urtebeteko indarraldia izango du txartelak.

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide