Herriok antolatutako irteerak jende mordoxka bildu du

Andrea Zipitria

Ibaien Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren aitzakian, Herrio natur taldeak irteera egin zuen atzo, Altxerri errekan gora. Eguraldia lagun, jende mordoxka bildu zen.

Ibaien Nazioarteko Eguna da gaur, eta hori aitzakia hartuta, ibilaldia egin zuen atzokoan, Herrio natur taldeak. Herriko plazatik abiatuta, Altxerri errekan gora joan ziren, Agorregiraino. Herritar mordoxka bildu zuen hitzorduak, eta antolatzaileek azaldu dutenez "ederki" pasa zuten. Gainera, erreken inguruan "asko ikasteko aukera" izan zuten bertaratu zirenek. 

Argazkiak: Herrio natur taldea

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide