Ibilgailuen aurtengo zirkulazio-zerga ordaintzeko epea martxoan ireki zuen Orioko Udalak, eta zerga hori ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 30era arte, datorren asteartera arte, izango da zabalik.
Udalak gogoratu du beranduago ordaintzen dutenei errekargua aplikatuko zaiela.