Igande honetan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, baina ez dira udaberri honetako azken hauteskundeak izango, ekainaren 9an egingo baitira Europako Parlamenturako hauteskundeak.
Hala, Orioko Udalak astelehenean ikusgai jarriko du herrian bizi diren hautesleen zerrenda, herritarrek datuak zuzenak direla egiaztatzeko. Zerrenda hori udal bulegoetan egongo da ikusgai datorren astelehenetik, apirilak 22, hurrengo astelehenera, apirilak 29, 08:30etik 14:30era.