Gorka Eizmendik Urdaibaiko Rallya irabazi du

Andrea Zipitria

Gorka Eizendi eta Esti Armendariz Urdaibaiko Rallya irabazi berritan. (Utzitakoa)

Lehenengo aldiz egin da Urdaibaiko Rally txapelketa, eta Gorka Eizmendi oriotarrak garaipena lortu du Etxeberria eta Lavinen aurretik.

Atzo izan zen estreinakoz Urdaibaiko Rally txapelketa, eta irabazi egin zuen Gorka Eizmendi oriotarrak, Esti Armendariz kopiloto zuela.

Oriotarra, Etxeberria eta Lavinen aurretik geratu zen. Hasierako txanda hirugarren postuan amaitu bazuen ere, txandaz txanda aurkariei tartea ateratzea lortu zuen, eta hala jantzi zuen txapela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide