Apirileko Karkara aldizkariaren bideo aurrerapena

Erredakzioa

Egunotan banatu dute etxez etxe apirileko Karkara aldizkaria, eta Oria Bizi proiektuarekin egin du erreportaje nagusia Aiora Larrañaga Solaberrieta kazetariak. Hain zuzen, hilabete honetako bideo aurrerapenean proiektu horixe izan da protagonista.

Oria Bizi proiektuak orain hiru urte eman zituen lehendabiziko urratsak, eta apirileko Karkarak erreportaje zabala eskaini dio aisialdiko arraun elkarteari. Aldizkaria dagoeneko banatu da Orioko eta Aiako etxeetara, eta hauxe da aldizkarian osorik irakur daitekeen erreportaje horren aurrerapen bideoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide