Joxe Etxeberriak ondutako bi egur-lan ezarri dituzte kultur etxean

Maria Maya Manterola 2024ko api. 3a, 13:00

Argazkia: Orioko Udala.

Balea arrantza irudikatzen duen lana eman zion dohaintzan udalari 2019an, eta ordutik, udaletxeko udalbatzar aretoan dago jarrita. Orain, beste bi lan eman dizkio Etxeberriak udalari.

Zura lantzen eman du bere bizitza profesionala Joxe Etxeberria oriotarrak. Arin y Embil enpresan aritu da horretan zurgina urte luzez, eta baita bere kasa ere. 

Balea arrantza irudikatzen duen egur tailla eman zion dohaintzan udalari orain bost urte, eta ordutik, udaletxeko udalbatzar aretoan ikus daiteke Etxeberriaren lana. Orain, beste bi egur-lan eman dizkio udalari: Pablo Picassoren Guernica margolanaren erreplika bat, batetik; eta umezurtzei eskainitako egur-lana, bestetik. Kultur etxean izango dira ikusgai aurrerantzean lanok. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide