Ostiralera arte egongo da zabalik maiatzaren 5ean Orion egingo duten artisau azokan izena emateko epea. Ohikoa den moduan, egunean bertan herriko plaza eta Aritzaga kalea askotariko artisau produktuekin osatutako postuz beteko dute, eta horiek zabalik egongo dira 10:00etatik 14:30era bitartean.
Euskal Herriko artisau guztiei zuzendutako azoka izango da, baina herriko sortzaileei lehentasuna emango zaie, "beraien lanak erakusteko eta zabaltzeko aukera izan dezaten". Hori horrela, izena emateko eskera orria hemen eskura daiteke, eta parte hartzeko bete beharreko baldintzak honako lotura honetan daude ikusgai.
Hala, 25 postu baimenduko dira, espezialitate hauetan banatuta:
- Ogia eta gozogintza: 2 postu
- Taloak: postu 1
- Eztia eta gazta: 2 postu
- Lore-apaindurak eta landareak: 2 postu
- Bitxigintza: 3 postu
- Zurgintza: 2 postu
- Zeramika edo buztina: 2 postu
- Xaboia eta ukenduak: 2 postu
- Larrua eta oihalgintza: 2 postu
- Bestelako eskulangintzak: 2 postu
- Orio-Aiako eskulangileak: 5 postu.
Azokaren aniztasuna bermatzeko, zozketa egingo da aurkeztutako eskaeren artean apirilaren 10ean, 13:00etan, udalbatzarraren aretoan.