Herriko plazan ezarri dute Zaharren Babeslekuan zen desfibriladorea

Maria Maya Manterola

Duela urte batzuk erabaki zuen udalak desfibriladorea Zaharren Babeslekuan ezartzea, baina une oro eskuragarri egon dadin, udaletxeko fatxadara lekualdatu dute orain.

Zaharren Babeslekuan zen desfibriladorea udaletxeko fatxadan ezarri du Orioko Udalak. Izan ere, Zaharren Babeslekuko ordutegi zabala tarteko eraman zuten horra duela urte batzuk, baina berriz ere udaletxera eramatea erabaki dute, eskuragarri egon dadin. 

Udaletxeko horrez gain, beste zortzi desfibriladore daude herrian: Zaraguetan, Ikastolan, futbol zelaian, kanpinean, Arraunetxen, kiroldegian eta kirol portuan, hain zuzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide