Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak maiatzaren 7an egingo dira

Andrea Zipitria

Traktore bat.

Arraunetxe inguruan izango da maiatzaren 7an nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duen Unitate Mugikorra. Aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa izango da.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT/ITV) egiten duen Unitate Mugikorra maiatzaren 7an, asteartearekin, izango da Orion, goizeko 09:00etatik aurrera. Azterketak Arraunetxe inguruan egingo dira, eta aldez aurretik izena hartu beharko da online edo telefonoz (943 62 63 00).

Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta azterketa egiteko tarifa ordaindu.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide