Herriko kulturaren plan estrategikoa lantzen ari da Orioko Udala. Gaur gaurkoz, diagnosi fasea ari dira egiten, eta herritarren iritziak biltzeko, online galdetegiak martxan jarraitzen du. Udalak zehaztu duenez, gaur izango da galdetegia betetzeko azken eguna. Lotura honen bidez egin daiteke. 15 minutu behar dira galdera guztiak erantzuteko.
Galdetegiaz gain, azken asteotan lau talde-elkarrizketa egin ditu udalak, Elhuyar Fundazioko profesionalen laguntzarekin. Talde-elkarrizketa horietatik eta galdetegiaren bidez jasotako erantzunekin, etorkizuneko egitekoak eta erronkak zehazten hasiko dira apirilean, eta horretarako bi larunbat goiz baliatuko dituzte eragileek: apirilaren 27a eta ekainaren 8a. Halere, datak gerturatu ahala, zehaztasun gehiago emango ditu udalak.