Martxoaren 3an Lilatoia izango da Donostian, eta Saregile Emakumeen Etxeak autobusa antolatu du bertara joateko, "emakumeen lasterketa herrikoian parte hartuko duten oriotarrak elkarrekin" joan daitezen. 08:30etatik irtengo da autobusa Oriotik eta 13:00etan jarri dute herrira bueltatzeko hitzordua Donostian. Hala autobusean joan nahi dutenek honako lotura honetan eman behar dute izena. Prezioa 6 eurokoa izango da eta autobusean joan-etorria eta Saregileko zapia jasoko dituzte izena ematen dutenek.