Erakundeen arteko arreta eta koordinaziorako tokiko protokoloa, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan txostena osatu dute Orioko Udalak eta herriko hainbat eragilek, eta azken asteotan kirol zein hezkuntza alorreko eragileei aurkeztu zaie lana. Datorren astean, berriz, hirugarren eta azken aurkezpena egingo da. Kasu horretan, herritar ororentzat irekia izango da saioa. Saregilen jarri dute hitzordua, hilaren 13an, asteazkenarekin, 18:00etatik aurrera.