Kattalin eta Nenufarrak taldeak kontzertua emango du hilaren 23an, ostiralarekin, Orion. 19:00etan hasiko da eta gonbitak eskuragarri daude kultur etxean.
Sara Iriartek, Iñaki Rezustak eta Jon Sagarnak osatzen dute taldea, eta pop-rock estiloko musika eskaintzen dute. Unibertsitate giroan sortu zen taldearen ideia 2019an eta 2023an atera zuten lehen diskoa. Sara Iriartek hainbat kantu idatzi zituen bere amonaren heriotzaren ostean eta lehen disko horretan sartu ditu. Otsailaren 23an kantu horiek eta beste batzuk zuzenean entzuteko aukera izango da Orioko Kultur Etxean.