Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du otsailaren 19an, 18:00etan, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. Ikasturtean zehar ia hilero eskaintzen du Mendozak ipuin-kontaketa saioa 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendua, eta horretarako Orioko liburutegiko seina liburu aukeratzen ditu saio bakoitzean. Modu horretan, umeek eta gurasoek aukera izaten dute Mendozak kontatu dituen ipuinak maileguan hartu eta etxera eraman ahal izateko. Miren Andueza Orioko liburutegiko liburuzainak azaldu duenez, "oso ekimen polita da, haurrek ipuinak entzuten gozatzeaz gain, gurasoek ere seme-alabei ipuin horiek nola kontatu ikasten dutelako. Gainera, Mendozak orritxo bana ematen die kontaketara bertaratzen direnei, saio horretan irakurri dituen ipuinak liburutegiko zein gune eta apaletan dauden zehaztuz".
Ipuin-kontaketako gonbidapenak eskuragarri daude jada kultur etxean.