Elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean herriko plazan, Gazan zein Palestinako beste lurraldeetan ere egiten ari diren "sarraskia" salatzeko. "Ahotsa eman diezaiogun betiko isildu dituzten haiei eta salatu dezagun genozidioa", zehaztu dute ohar bidez. Horretarako, bilduko dira 19:30etik aurrera, herriko plazan. Elkarretaratzera gerturatzeko deia egin dute.
Elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitzeaz gain, herritar-talde horrek saio informatibo bat antolatu nahi du Palestinan gertatzen ari dena ulertzen laguntzeko. Herritar guztiei zuzendutako saio irekia izango da, eta horren nondik norakoak aztertuko dituzte ostiraleko topaketan.