Otsaileko Karkara aldizkariaren aurrerapena: Garai berriak, erronka berriak

Mireia Galarza Bastida

Datozen egunetan hasiko dira banatzaileak Karkara aldizkaria etxez etxe banatzen, eta otsaileko zenbakirako Altxa Burua Orio taldearekin erreportajea egin du Karkarak, nerabeen artean smartphonearen erabilera murrizteaz eta lehenengo gailua eskuratzeko adina atzeratzeaz.

Altxa Burua Orio taldea sortu berri da herrian, helburu argiarekin: nerabeek smartphonea erabiltzeko beharra murriztea eta lehenengo gailua eskuratzeko adina atzeratzea. Gaia lantzeko erreportajea egin du Karkara aldizkariak otsaileko zenbakirako eta aurrerapen bideoa ikusgai da orain sarean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide