Egun borobila izango da otsailaren 1oa Orion, inauterietako festak eta Oria ibaiko traineru jaitsierak bat egingo baitute. Bi aste eskas falta dira egun horretarako eta atzo arratsaldean jarri zituzten salgai herri bazkarirako sarrerak kultur etxean.
Hiru menu prestatu dituzte herri bazkarirako. Hona hemen aukerak:
- Helduentzako menua: Entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri-saiheskiak parrillan eta Ezeizako pasteltxoak.
- Haurrentzako menua: Patea, urdaiazpiko-kroketak, oilaskoa parrillan eta izozkia. Ogia eta edariak. 12 euro.
- Menu beganoa: Entsalada mistoa, barazki-menestra, lasagna beganoa eta fruta. Ogia, kafea eta edariak. 20 euro.
OTSAILAREN 10eko EGITARAUA
- 12:00. Burrunba elektrotxaranga, Herriko Plazatik hasita.
- 14:00. Herri-bazkaria pilotalekuan.
- 16:00. Oria ibaiko traineru-jaitsiera, errioan.
- 17:00. Herriko txaranga kalez kale ibiliko da, frontoitik hasita.