Ospele pilota elkartearen zozketak baditu irabazleak

Andrea Zipitria

1891, 0852 eta 0681 zenbakiak izan dira sarituak, Ospele pilota elkarteak Errege egunez antolatzen duen zozketan.

Ospele pilota elkarteak Errege egunez antolatzen duen zozketak baditu irabazleak. Aurtengo zenbaki sarituak izan dira 1891, 0852 eta 0681.

Lehenengo zenbakidunak, Katxiña txakolidegian bi pertsonentzako otordua eskuratu du; bigarren zenbaki sarituarekin zortedunak jasoko du Villa Antilla hotelean spa zirkuitua eta Sukia tabernan otordua bi lagunentzako. Hirugarren eta azken sarituak, berriz, 100 euroko bonua lortu du, Arkupe elkarteko establezimenduetan gastatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide