Bihartik aurrera zortzi astez itxita egongo da San Martin ermitarako bidea

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urt. 14a, 13:00

San Martin bidea. (Orioko Udala)

Bertako bizilagunek erabili ahalko dute errepidea, baina udaletik eskatu diete sarrera-irteerak errepidearen beheko partetik egiteko, lanak gehiago luzatu ez daitezen.

Orioko Udalak jakinarazi du San Martin ermitako bidea egokitzeko lanen bigarren eta hirugarren faseak abiatuko dituela astelehenetik aurrera, Aldape eta Oreka arteko zatia egokitzeko, eta errepidea itxita egongo dela zortzi astez. Berez, lanak hamasei astez luzatuko dira, baina horietatik zortzitan egongo da erabat itxita errepidea, bertako bizilagunentzat izan ezik. Hala ere, bizilagunei ere sarrera-irteerak errepidearen beheko partetik egiteko gomendatu die udalak, lanak gehiago luzatu ez daitezen. Obra Sasoi SL enpresak egingo du eta 354.000 euroko kostua izango du, BEZ barne. Aurreikuspenak betetzen badira, martxoaren erdialdean zabalduko dute bidea.

Maiatzean abiatu zituen udalak San Martin ermitarako bidea egokitzeko obrak. Lehen fasean, kanalizazio-lanak egin zituzte Lizargatetik Aldape-Arteta baserrira bitarteko zatian, eta irailean errepidea asfaltatu zuten. San Martin ermitarako bidean egiten ari diren lanen bidez, inguru horretako azpiegiturak berritu eta osatu dituzte eta airetik zihoazen kableak (telefoniakoak eta argindarrarenak) lur azpitik eraman dituzte, ingurua hobetuz.

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide