Egunotan Orioko Udaleko brigadako langileak Arrantzale kaleko zebrabideetako koskatxoak konpontzen ari dira. Bulego teknikotik jakinarazi dutenez, udalaren helburua da zebrabide guztiak espaloiaren alturakoak izatea epe luzera, irisgarritasuna bermatzeko. Pixkanaka ari dira horiek egokitzen, baina "luze" joko duenez, bien bitartean errepidearen altueran dauden zebrabideetako koskak leunduko dituzte. Hainbat herritarren eskaerari erantzunez ari dira lanak egiten, gurpildun-aulkiekin edo haur kotxearekin pasatzerakoan koska horietan estropezu egin eta erortzeko arrisku dagoelako.