Konponbiderako giltzak lelopean larunbatean manifestazioa izango da Bilbon, Sarek deituta. 17:00etan abiatuko dute mobilizazio "baketsu eta demokratikoa", eta elkartearen helburua da bertan "presoen etxerako bidea, konponbidea eta bizikidetzarako ateak irekiko dituzten giltzak hartzea beren eskuetan milaka pertsonek".
Oriotik ere antolatu dute autobusa manifestaziora joateko, eta larunbatean 14:15ean irtengo da autobus geltokitik. Hala, autobusean joan nahi duten herritarrek izena eman dezakete Kolon Txikin ostegunera bitartean.