Tripontzia zozketarako txartelak salgai daude dagoeneko

Andrea Zipitria

Tripontzia zozketako txartelak.

Kolon Txiki eta Gabon tabernetan eros daitezke Tripontzia zozketako txartelak. Hilaren 14an, igandearekin, berriz, plazan izango da txartelak erosteko aukera.

Aurten ere, Tripontzia zozketa antolatu du Gure Eskuk, eta Orion ere izango da zozketarako txartelak erosteko aukera. Baliza elkarteak Kolon Txiki eta Gabon tabernetan jarri ditu txartelak salgai, bost euroren truke.

Hilaren 14an, igandearekin, berriz, txartelak erosteko postua jarriko du Baliza elkarteak plazan.

Zozketa, urtarrilaren 22an egingo da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide