Unai Manterolaren bertsoa Urkoren omenez

Unai Manterola

Ia bi hamarkadaz Orioko apaiza izan den Unai Manterolak bertsoa sortu du Urko Pikabearen omenez.

Kaixo Urko hemen gaude
hau ez genuen espero.
Poz hutsa izan zara zu
jaioteguna ezkero.
Bataioa eman nizun
eta jaunartzea gero,
mutil alai, atsegina
jolasti, argi ta ero.
Aita, ama eta Adur
hartu nahi ditugu bero,
haiengan egongo zara
gero ere egunero,
haiengan egongo zara
gero ere egunero,
zerura begiratuta
izarrak ikusiz edo…
zerura begiratuta
izarrak ikusiz edo
bi begiak itxi eta
bizi diren aldiero.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide