Errege Magoei ongietorri beroa egin diete oriotarrek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urt. 5a, 20:17

Aurtengoan urteroko dinamika aldatu dute, eta kiroldegian bildu dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar herritarrekin. Errege Magoek gogoratu dute elkar zaintzea dela egin daitekeen "oparirik politena".

Gaur berezia izan ohi da Errege bezpera, haurrak Errege Magoen zain-zain izaten direlako. Aurtengoan ere ez dute hutsik egin, eta herria pasatzen ari den samina errespetatuz ohiko egitaraua aldatu badute ere, kiroldegian bildu dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar oriotarrekin. Iristerako, zain zituzten herriko haurrez osatutako danborrada jendetsua eta txaranga, eta umeek danbor hotsaren erritmoan eman diete ongi-etorria Errege Magoei. Hainbat pieza eskaini dituzte, eta Errege Magoek ere hartu dute hitza ekitaldian zehar. Hala, Meltxor erregeak gogoratu du aurtengoan urteroko dinamika aldatu dutela Urkoren familiak eta lagunek egin dioten agurra errespetatu eta babesteko. "Elkar zaintzea da egin dezakegun oparirik politena. Saiatu gaitezen Errege bezpera elkarrekin gozatzen. Elkar laguntzea, babestea eta maitatzea besterakorik ez dago momentu gogorrei aurre egiteko. Besarkada bat herri osoari". 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide