Aurreko urteetan bezala, Gabon hauetan ere haur parkeaz gozatzeko aukera izango dute herriko umeek eta gaztetxoek. Orioko Udalak biharko, hilaren 4a, antolatu du umeentzako hitzordua, eta ohi bezala, Karela kiroldegian jarriko dituzte era guztietako puzgarriak.
Horiek egun osoan zehar egongo dira erabilgarri, goizez nahiz arratsaldez. Bazkalorduan itxiko dute soilik kiroldegia. Ordutegi zehatza honakoa izango da: goizean 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara.
Beti bezala, sarrera doakoa da.