Orioko Pilota Elkarteak hiru eguneko dolua ezarri du Urko Pikabea klubeko pilotari gaztearen heriotzagatik.
Hala, bihartik larunbatera bertan behera geldituko dira klubaren jardun guztiak, zuzendaritzak hedabide honi jakinarazi dioenez.
Pilota elkarteak doluminak helarazi dizkie gaztearen familiari eta ingurukoei.
Futbol txapelketa ere bertan behera
Gazteak Orioko Futbol Taldean ere jokatzen zuen infantil txiki mailan, eta asteazken honetan Orion bertan bost talderen artean egitekoak ziren txapelketa bertan behera utzi du klubak, dolu gisa.