Auto bat errepidetik kirol portura erori da

Erredakzioa

15:30 aldera izan da istripua, eta Orioko Udaltzaingoak azaldutakoaren arabera, ez da zauriturik izan bertan.

Ezusteko gertakizun ikusgarri bat izan da gaur arratsaldean herrian. Izan ere, auto bat erori da errepidetik kirol portura, bertako hesia apurtu ostean. 

15:30 aldera izan da istripua, eta Orioko Udaltzaingoak azaldutakoaren arabera, ez da zauriturik izan bertan. Ez dute informazio gehiago eman. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide