Zozketetako irabazleek jaso dituzte sariak

Erredakzioa

Bost sari banatu ditu Karkarak, guztira.

Azken asteetan hainbat zozketa egin ditu Karkarak, eta dagoeneko banatu ditu sari guztiak. Zehazki, bost zozketa jarri dira martxan, eta honakoak izan dira irabazleak: Maialen Etxeberriak eta Eneritz Iturzaetak Errigorako saskiak lortu dituzte; Errigorako kaxa izan da Juan Antonio Garate Aldazentzat; Zelai Talasoterapiako bonua egokitu zaio Jose Mari Lizarralde Gurrutxagari, eta azkenik, Euskararen Egunean porra egin zuen Karkarak, aitona-amonei entzundako hitzik politena zein den galdetuz, eta erantzun guztietatik, Nekane Sarrionandia Andarena izan da aukeratua.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide