Gabonetan herrian kontsumitzeko kanpaina jarri du martxan Arkupek

Andrea Zipitria 2023ko abe. 18a, 12:00

Arkupek Gabonetako kanpaina jarri du martxan, herriko komertzioa dinamizatzeko eta herrian kontsumitzeko ohiturak sustatzeko. Gabon garaia dela eta, bestalde, abenduaren 24ko egitarauan parte hartuko du elkarteak, eta familia zaurgarrienei laguntzeko dirua bilduko du.

Arkupe Orioko merkatarien eta ostalarien elkarteak Gabonetako kanpaina abiatu du, herriko komertzioa dinamizatzeko eta herrian kontsumitzeko ohiturak sustatzeko.

Sare sozialetan zabaltzeko bideoa kaleratu dute, ikusgai dago hemen.

Bestalde, Arkupek abenduaren 24ko egitarauan parte hartuko du. Egun horretan, 11:00etan hasita, kantu-jiran ibiliko dira bi ikastetxeetako haurrak. Arratsaldean, txokolate-jana izango da, Arkupe elkarteak prestatuta.

Eltzeitsu pisutsua

Gabonen garaia dela eta, gainera, Arkupek txokolatadan eltzeitsu solidarioa jarriko du, Orioko familia zaurgarrienei laguntzeko dirua biltzeko, abenduaren 24an. Gerturatzen direnei erronka botako diete, ea norbaitek asmatzen duen eltzeitsuak zenbateko pisua hartuko duen. Gehien gerturatzen denak saria jasoko du: Orioko komertzioetan gastatzeko 200 euroko bonu bat.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide