Martxan dira Anibarko Portuko jolas-parkea berritzeko lanak

Andrea Zipitria 2023ko abe. 18a, 10:33

Eremu berriak 280 metro karratuko azalera izango du, eta jolas lasaia, talde-lana eta irudimena sustatuko ditu. Urtarril hasierarako prest izango da jolas-parke berria.

Anibarko Portuko jolas-parkea berritzeko lanak hasi berri ditu udalak, eta urtarril hasierarako prest izango dela aurreikusi du. Eremu berriak helburu du, jolas lasaia, talde-lana eta irudimena sustatzea. 

280 metro karratuko azalera izango du, eta 2 eta 14 urte arteko haur eta nerabeentzako eremuak sortuko dira. Desgaitasunen bat duten gaztetxoek ere erabili ahal izateko pentsatuta dago. Halaber, arazo sentsorialak eta kognitiboak dituzten gaztetxoentzako baliabideak eskainiko ditu, eta atsedenerako guneak sortuko dituzte bankuekin eta plataformekin. Zentzu honetan, guztien segurtasuna bermatzeko, errepidera ematen duen aldean egurrezko hesi bat jarriko da.

Materialei dagokienean, egurra, sokak eta naturako materialak erabiliz sortuko dira espazioak. Childsplay izeneko materialarekin egindako zorua izango du, kolpeak biguntzeko aproposa.

Lurkoi enpresa arduratuko da lanez eta 60.200 euroko kostua izango dute, BEZ barne.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide