Herritar asko gerturatu da Saregilek lehen aldiz antolatu duen bigarren eskuko azokara. Antolatzaileek azaldu dute salmenta polita egin dutela larunbat goizean zehar, eta "oso gustura" daudela herritarren erantzunarekin. Hori dela eta, luzatu egingo dute azokaren ordutegia. Gaur arratsaldez ireki egingo dute, 16:00etatik 19:00etara. Bihar, berriz, goizez egongo da zabalik ondorengo ordutegian: 10:00etan hasi eta 14:00ak arte.