Bi kilometroko auto pilaketak daude A-8an istripu baten ondorioz

Andrea Zipitria

Auto batek izan du istripua, A-8 autobidean, 32 kilometroan, Bilborako norabidean. Ondorioz, bi errei itxi egin behar izan dituzte, eta istripuak eragina ari du izaten Orioko bidesarian ere.

Auto istripua izan da A-8 autobidean, Usurbil parean, 32 kilometroan, Bilborako norabidean, eta bi kilometroko auto pilaketak daude une honetan. Istripuak, eragina ari du izaten Orio parean ere; trafikoa mantso dabil Orioko autobidearen irteeran.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, auto batek izan du istripua, eta ondorioz, bi errei itxi egin behar izan dituzte

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide